Euskal enpresek erreklamazio-orriak online erosteko aukera dute

Enpresek eta merkataritza-establezimenduek kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura izan behar dituzte erreklamazio-orriak. Kontsumobidek eginbehar hori betetzen laguntzeko jarri du abian zerbitzua.

Kontsumobidek

Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak lagunduta, zerbitzu berri bat abiarazi du Euskadiko enpresek eta merkataritza-establezimenduek erreklamazio-orriak online erosteko.

Betiere, inprimakiak eskuratzeko tasa txiki bat ordaindu behar dute enpresa eskatzaileek: 6,25 鈧

Euskadin ondasunak merkaturatu edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek (saltokiak, tabernak, jatetxeak, banku-erakundeak, aseguru-etxeak, gremioak鈥), etxez etxeko zerbitzua ematen dutenek barne, erreklamazio-orriak izan behar dituzte kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskura. Erreklamazio-orririk ez izatea edo kontsumitzaileei eman nahi ez izatea zigortu daitekken arau-haustea da.

Erreklamazio-orriak online erosteko zerbitzu honekin, inprimakien beharra izanez gero, enpresek ez dute ohiko saltokietara joaten ibili beharko. Izan ere, saltoki txikien kasuetan batez ere, inprimakien bila joateak etena ekarri dezake enpresa horien jardueran.

Hala ere, Kontsumobideren hiru lurralde-zerbitzuek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak beren bulegoetan bertan jarraituko dute, orain arte bezala, erreklamazio-orriak erosteko aukera ematen.

Betiere, inprimakiak eskuratzeko tasa txiki bat ordaindu behar dute enpresa eskatzaileek: 6,25 鈧 (40 inprimakiko pakete bakoitzeko).


Tambi茅n te interesar谩 :

Shortlink:

Deja un comentario

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada. Los campos necesarios est谩n marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>