Hemendik aurrera, Moveuskaditik, edozein jomugara heltzeko ibilbiderik ekologikoena zein den kontsulta daiteke, web gunean ezarri berri den Planifikatzaile Jasangarri berriaren bitartez.

Aukera berri horrek, ibilbidea, ingurumen eragin txikiagoa duen eta jasangarriagoa eta ekologikoagoa den garraioa bezalako irizpideetan oinarrituz kalkulatzeko aukera eskaintzen du.

Beste elementu azpimarragarri bat, ibilbidearen plangintza egin ondoren agertzen den alderaketa grafikoa da. Bertan, isuritako eta aurreztutako CO2az gain, ibilbidea ibilgailu pribatuz egin izan bagenu kontsumituko genukeenaren, arteko alderaketa ere ikusi ahal izango dugu.

Izan ere, Planfikatzaile Jasangarriak, ibilgailu pribatuarekin alderatuz uzten dugun aztarna karbonikoa kalkulatzeko aukera ematen du, ingurumena gutxiago erasoko duen joan-etorria egitea posible egingo duten zenbait aukera eskainiz.

Planfikatzaile Jasangarria erabili ahal izateko, Moveuskadiko web gunean sartu behar da, “Zure bidaia planifikatu” menuan. Bertan sartzean bi azpi-menu zabalduko dira. “Aukeratu bidaia ekologikoena” atalean dago planifikatzailea.

Oso erraza da erabiltzea. Ohiko planifikatzailean bezala, erabiltzaileak jatorriari, jomugari, orduari eta egunei buruzko datuak jarri beharko ditu.

Datuak sartu eta gero, planifikatzaileak hiru alternatiba posible emango ditu gehienez ere, ibilbidea egiteko, isuritako CO2aren arabera. Ibilbide ekologikorako aukerak, CO2 gutxien isuriko duen ibilbide jasangarrienetik hasiko den ordenan aurkeztuko dira.

Beste elementu azpimarragarri bat, ibilbidearen plangintza egin ondoren agertzen den alderaketa grafikoa da. Bertan, isuritako eta aurreztutako CO2az gain, ibilbidea ibilgailu pribatuz egin izan bagenu kontsumituko genukeenaren, arteko alderaketa ere ikusi ahal izango dugu.

Amaitzeko, alderaketa grafikoaren eskuinaldean, erlaitz bertikal hedagarria dago. Bertan, aukeratutako planari esker aurreztu dugun energiari buruzko informazioa ematen da.

Planifikatzailea probatu ahal izateko, klikatu helbide honetan: moveuskadi.com/planificador-sostenible

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí