Nutrizio on baterako aholkuak: ikusi eta ikasi

Irudia: ElikagaiakMaiatzaren 28an Nutrizioaren Egun Nazionalaren XI. edizioa ospatzen da, Espainiako Nutrizio, Elikadura eta Dietetika Elkarteen Federazioak (FESNAD) antolatuta.聽

Piramidea Portzioak Eguneko

Nutrizioaren Eguna dela eta, nutrizioaren arloan helduek prestakuntza ona jasotzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du Kontsumobidek, haurrak modu egokian hezi ditzaten. Kontsumitzaileei informazioa eskaintzeko tresnarik onenetarikoa elikagaien etiketatua da.

Familien elikatze-ohitura onak bultzatzea da egun honen xede nagusia.

Hain zuzen ere, Europa zein estatuko arau-sorta zabal bat, etengabeko garapenean dagoena, elikagaien erabateko etiketatzerantz bideratzen da.

Etiketatuari loturiko betebeharrak gero eta zorrotzagoak dira, modu zuzenean kontsumitzaileak elikagaien ezaugarri oinarrizkoenei buruz informatu behar baitituzte. Modu horretan, etiketek ekintza kanal bikoitza bereganatzen dute: informatiboa eta prestakuntzakoa. Informazio ona ez da behar dugun gauza bakarra, kontsumitzaileon prestakuntza ere ezinbestekoa da.

Kontsumitzaileak informazioa eskura duenean, bere erantzukizuna da era egokian erabiltzea: bere burua prestatzeko eta elikadura jarrera osasungarriak garatu ahal izateko. Alabaina, ez da zeregin erraza: etiketak interpretatzen eta konparatzen ikasi behar da, elikagaien publizitatea, nutrizio-semaforoak, etab.

Kontsumobidek, “Jaten ikastea, hazten ikastea da” lelopean, tailer teoriko-praktikoak antolatu ditu Euskadiko hiru hiriburuetako Kontsumorako Prestakuntza Zentroetan, kontsumitzaileak nutrizio-arloan prestatzeko. Tailer horien helburu nagusia familiak nutrizio-heziketan laguntzea da.

Hona hemen nutrizio on baterako aholku erabilgarri batzuk:

  • Umeak, zapore eta egitura desberdinak dituzten elikagaiak probatzera bultzatu. Euren dastamena heziz gero, denetarik jango dute.
  • 聽Egunean bost otordu egin, ahal bada hiru orduz behin, ura edan eta ariketa fisikoa egin.
  • 聽Janaria prestatzerakoan, laguntzeko eskatu, horrela sukaldean parte har dezaten sustatuko dugu.
  • 聽Ahal den guztietan, familian jan.
  • Alergiek eta intolerantziek eskatzen dituzten behar bereziak kontuan hartu menuak prestatzerako orduan.
  • Etiketak ondo irakurtzen ikasi.
  • Ez fidatu elikagai-osagrriez edo zalantzagarriak diren osasun-adierazpenak dakartzan elikagaiez. Produktu horien eraginkortasuna zientifikoki gutxitan frogatu da.

 

Tambi茅n te interesar谩 :

Shortlink:

Deja un comentario

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada. Los campos necesarios est谩n marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>