Euskadik lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75eko diru laguntza mantentzen du urritasuna duten pertsonen enplegurako.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak 4,9 milioi euroko kontu-sail ekonomikoa onartu du lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituzten ahalmen urriko pertsonen soldata-kostua finantzatzeko. Horrela, Euskadi da, Nafarroarekin batera, urritasun sentsorial, fisiko edo psikikoren bat duten pertsonen enplegua mantentzeko lanbide arteko gutxieneko soldataren (LGS) % 75eko diru-laguntza luzatu duen estatuko autonomia-erkidego bakarra.

Deialdi honetako diru-laguntzak lortzeko eskaerak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren enpleguko lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, www.lanbide.net webgunean eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

“Jasaten ari garen krisialdi larria euskal ekonomia osoaren ahulezia ekartzen ari da, eta eragin handia du euskal herritarren enpleguan eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuan gehienbat enplegu-zentro berezietan lan egiten duten ahalmen urriko pertsonen enplegagarritasunean. Sektore horretan eragin handiagoa du egungo krisialdiak. Izan ere, arrisku larrian dago sektorearen iraupena bera eta, horrenbestez, zentro horietan lan egiten duten ahalmen urriko pertsonen enplegua” Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak adierazi duenez. “Horregatik, ezinbestekoa da gaur, inoiz baino gehiago, pertsona horiei lan-munduratzen laguntzea”.

Horretarako, deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzera zuzendutako baliabide ekonomikoak 4.990.000 eurokoak dira, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2012ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura. Izan ere, ekitaldi honetan guztira 31 milioi euro zuzenduko ditu Lanbidek ahalmen urriko pertsonen enpleguari sostengu ematera.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzek Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zentro berezietan kontratatutako lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituzten ahalmen urriko pertsonen soldata-kostua finantzatzea dute helburu, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartekoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu duen laguntza-deialdi berri honen ondorioetarako, lan-munduratzeko zailtasun bereziak dituzten ahalmen urriko pertsonatzat joko dira garun-paralisia dutenak, gaixotasun mentala dutenak, % 33ko urritasun-maila edo handiagoa aitortuta duten adimen urrikoak, eta % 65eko urritasun-maila edo handiagoa aitortuta duten urritu fisiko edo sentsorialak.

Aurten, Lanbidek 31 milioi euro baino gehixeago zuzendu ditu urritasunen bat duten pertsonak lan-munduratzera. Diru-laguntzen lerro horri esker, urritasunen bat duten 7.000 euskal herritar baino gehiago ari dira lanean enplegu-zentro berezietan.

Deialdi honetako diru-laguntzak lortzeko eskaerak Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren enpleguko lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, www.lanbide.net webgunean eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

 

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí