1.500 ordenagailu baino gehiago berrerabili dira sozialeko arriskuan dauden sektoreen artean.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak euskal enpresetan erretiratzen diren ordenagailuen berrerabilpena bultzatuko du. Hala, birkonfiguratu ostean, aprobetxatzeko moduan jarriko dituzte bazterkeria sozialeko arriskuan dauden pertsona edo elkarteek erabil ditzaten.

“PC Lagun” da ekimenaren izena, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Euskadiko Agenda Digitala 2015 proiektuaren barruan kokatzen da.

Ekimenaren izena “PC Lagun” da, “Euskadiko Agenda Digitala 2015” proiektuaren barruan kokatzen da eta SPRI Taldearen (Euskadiko enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoaren) bidez garatzen da. Agenda Digitala 2015 Euskadi Informazio Gizartean Plana da eta 2015era arteko indarraldia du.

Hala, Industria Sailak babesten duen ekimen honen bidez, enpresek zaharkituta gelditu diren ordenagailuak emango dituzte eta, birkonfiguratu ostean, oso prezio merkean salduko zaizkie bazterkeria sozialeko arriskuan dauden pertsona edo elkarteei. Ekipo horien truke prezio sinbolikoak ordaindu beharko dira, 40 eta 60 euro bitartekoak, software librea erabiltzen baitute birkonfiguratzeko. Erandion (Bizkaia) kokatutako Reciclanet enpresak kudeatzen du proiektua eta www.pclagun.org webgunean kontsulta daiteke.

PC Lagun irabazi asmorik gabeko fundazio bat da, zeinaren helburu nagusia baita ekipo informatikoak software librea erabiliz berregokitzea gehien behar dituztenek berrerabil ditzaten ahalik eta kostu txikienean. Hala, ekipo berrerabilgarriak berriro merkaturatzen dira, errentagarritasun soziala eta ingurumenerako onurak sortuz. Lortutako diru-sarrerak proiektuaren kudeaketan eta mantenimenduan berrinbertitzen dira.

PC Lagun ekimenak beste hainbat helburu ere baditu: aberatsen eta pobreen arteko edota mundu garatuko herrialdeen eta garapen bidean daudenen (Hirugarren Mundua) arteko “eten digitala” murriztea; berrerabilpenaren eta birziklapenaren kultura garatzen laguntzea; software librearen garapena bultzatzea eta bere abantailak enpresen artean zein gizartean hedatzea; material informatikoan egiten den gastua aurrezten laguntzea (izan ere ez dugu material hori produzitzen) eta balio ez duen material informatikoa ezarritako birziklapen puntuetara bideratzea.

Reciclanet Elkarte Hezitzailea GGKE (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea) bezala eratu zen, helburutzat harturik informazio teknologien erabilpena eta bereziki software librea sustatzea hezkuntzaren, garapenaren, komunikazioaren, justizia sozialaren, ingurumenaren, bakearen eta Giza Eskubideekiko errespetuaren alde lan egiten duten pertsona eta erakundeen artean, edozein delarik ere bakoitzaren herria edo kultura.

 

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí