‘Phising’a eta online

Kontsumobidek zenbait segurtasun jarraibide betetzea gomendatzen du, ‘phising’a eta online egiten diren beste iruzur batzuk saihesteko

  • Datu pertsonalak eta banku-datuak lapurtzeko arriskua dago sarean eta egunero gertatzen dira ziberdelinkuentzia kasuak.
  • Iruzurrak saihesteko, egoera honi buruz kontzientzia hartzea eta era arduratsuan nabigatzea beharrezkoa da.

Egunero gertatzen dira ziberdelinkuentzia kasuak; izan ere, Internet da mundu osoko milaka iruzurgile profesionalen eremu kutunetako bat. Hala, segurtasun-protokolo guztiak urratzen dituzte gure datu pertsonalak, pasahitzak eta kontuak eskuratzeko.

Gainera, Internet bidezko erosketa kopurua etengabe hazten ari denez, gero eta pertsona gehiagok dauka mota horretako iruzurrak jasateko arriskua. Horrenbestez, Kontsumobidek erne egoteko deia egiten du, bai eta egoera horri buruz kontzientzia hartzeko eta arduraz nabigatzekoa ere, iruzurrik gerta ez dadin. Kontsumitzaileek prebentzio-neurriak hartu behar dituzte iruzurrik ez jasateko, Kontsumobidek nabarmendu duenez.

Datu pertsonalak eta pasahitzak lapurtzeko biderik ohikoenetako bat phisinga da. Haren bidez, erabiltzaileei mezu elektronikoak bidaltzen zaizkie, non isileko informazioa eskatzen zaien edo informazio hori eskuratzeko xedea duen jarduera bati ekiten zaion. Askotan, mezu elektroniko horiek itxuraz enpresa ezagunen webguneetarako estekak dituzte, amua irents dezagun.

Gomendioak

Kontsumobidek zenbait segurtasun-jarraibide betetzea gomendatzen du phisinga eta beste online iruzur batzuk ez jasateko. Honako hauek dira:

  • Iruzurrezko mezua (phising) izan daitekeenaren adierazleak hautematea:
  1. Igorleen helbideen xehetasunei erreparatzea. Helbide elektronikoak manipulatzea ez da kontu zaila; alegia, igorlearen helbideak egiazkoaren antza izanda ere, gerta liteke egiazkoa ez izatea. Era berean, ofizialak diruditen estekak egiazkoak ez izatea gerta daiteke; iruzurra mozorrotzeko modua izan daiteke. Sagua webgune susmagarrirako estekan jarrita, nabigatzailearen beheko aldean url susmagarri bat ageri bada, ez sakatu.
  2. Ez fidatu sarean erregistratu garen enpresa batek modu generikoan agurtzen gaituenean; 芦Erabiltzaile agurgarria禄 erabilita, esaterako. Online enpresek bezeroak bere izenez agurtzen dituzte.
  3. Ez egin jaramonik datu pertsonalak ahalik eta lasterren bidaltzea eskatzen duten mezu elektronikoei; adibidez, gure kontuak arriskuan daudela diotenei, edota lehiaketa batean saritu gaituztela-eta, saria irabazteko, berehala izena eman behar dugula dioten mezuei. Horrelako mezu elektronikoak iruzurrezkoak dira ia beti.
  • Ez ireki iruzur susmoa hartu zaien mezuei atxikitako fitxategiak. Fitxategi oso arriskutsuak izan ohi dira; datuak eta pasahitzak lapurtu ditzaketenez, ez deskargatu sekula.
  • Ez eman sekula kreditu-txartelaren zenbakia, pasahitza edo bankuko kontuaren zenbakia mezu elektroniko bidez. Bankuek eta egiazko enpresek ez dute bide hori sekula erabiliko gisa horretako datuak eskatzeko.
  • Mezu bateko url-a zuzena izan daitekeela uste izanez gero, bisitatu gure bankuaren webgunea eta idatzi URL zuzena nabigatzailean, egiaztatzeko.
  • Ekipo segurua baino ez erabili gure bankuko kontuetara eta kontu pertsonaletara sartzeko. Ordenagailu publikoak arriskutsuak dira, gure datuak erregistratuta gera daitezkeelako.
  • Ez baliatu 芦Gogoratu izena eta pasahitza禄 aukera babes bereziko informaziora sartzean.
  • Erabili erraz igarri ezin daitezkeen pasahitz luzeak.
  • Inola ere ez erabili pasahitz bera posta elektronikoan eta online banku-kontuan.
  • Segurtasunezko galdera sekretuaren erantzuna hirugarren batek nekez asmatzeko modukoa izan behar da. Erantzuna asmatu ahal izatea zailtzeko, amaieran zenbakizko konbinazio bat ipintzea komeni da.
  • Ordenagailua antibirus baten bidez babestu behar da. Hala, gailua keylogger gisako asmo txarreko programek (teklatuan idatzitako edozer grabatzen du, pasahitzak barne) kutsa dezatela saihestuko dugu. Egunean eduki ordenagailuaren sistema eragilea, aplikazioak, nabigatzaileak, eta abarrak, ordenagailua seguruagoa izan dadin.
  • Sortu wi-fi motako hari gabeko sarera sartzeko pasahitz sendoa, enkriptatze-teknologia erabilita (oro har, WPA2).
  • Funtsezkoa da isileko informazioa duten dokumentuak pasahitz bidez babestea.


Tambi茅n te interesar谩 :

Shortlink:

Deja un comentario

Tu direcci贸n de correo electr贸nico no ser谩 publicada. Los campos necesarios est谩n marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>