“Non ikusten duzu Europa Euskadin?” gazteentzako 2. argazki lehiaketa

Bigarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak euskal gazteen artean Europar Batasunak FEDER-en bitartez Euskadiko garapen sozio-ekonomikoari ematen dion babesaren berri ematea helburu duen argazki lehiaketa abian jarri du.

EAEen erroldaturik dauden eta 14 eta 25 urte bitartekoak diren gazteek har dezakete parte.

Facebooken bitartez argazki bat aurkeztu beharko dute, euren ustez Europak beren ingurunerik hurbilenaren garapenean nola lagundu duen azaltzeko.

Lor daitezkeen sariak Bruselarako bidaia, Iphone bat eta Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival edo Heineken Jazzaldia jaialdien artean aukeratu ahal diren bi txartel dira.

Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 26an bukatuko da.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí