Azken urteotan, familiak gainzorpetu egin dira krisi ekonomikoa dela eta. Horren ondorioz, familia askok etxea galdu dute edo galtzeko arriskuan daude.
Hori saihesteko, Eusko Jaurlaritzak hiru neurri jarri ditu martxan: gainzorpetutako familien eta finantza erakundeen arteko bitartekaritza-zerbitzua eskaini, etxetik kaleratuak izan direnei alokairu soziala eskaini eta hipoteka-mailegua kontratatzeko orduan, aholkularitza zerbitzua eskaini.
Aurkeztu berri den programaren helburu nagusia Euskadiko utzarazpen kopurua jaistea da, azken lau urteetan bikoiztu egin dena.
Neurriok, Lakuan (Vitoria–Gasteiz), Eusko Jaurlaritzako egoitzan aurkeztu dituzte Justizia eta Herri Administrazioko sailburua den Idoia Mendiak; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua den Iñaki Arriolak eta Kontsumobideko (Kontsumoko Euskal Institutua) zuzendaria den Ana Collíak.
Aurkeztu berri den programaren helburu nagusia Euskadiko utzarazpen kopurua jaistea da, azken lau urteetan bikoiztu egin dena. Idoia Mendiaren hitzetan, herritar horiei segurtasun neurri bat eskaini nahi diote gaur abian jarri duten planarekin.
Programaren esparruan, Kontsumobidek, lurralde-zerbitzuen bitartez, honako aholkularitza-zeregin hauek gauzatzen ditu:
- Hipoteka-mailegua kontratatzera doan kontsumitzailearen egoera ebaluatzea.
- Erabiltzaileari jarraibide batzuk proposatzea, hipoteka-mailegua kontratatzeko orduan nola jokatu behar duen jakin dezan (ziurrenik bere bizitzako inbertsiorik handiena izango baita) eta kontsumitzaileei informazio nahikoa ematea; beren egoera kontuan hartuta, hipotekarik egokiena aukera dezaten.
Fuente: KontsumoBIDE